XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

19. ETSAYEN ONDAMENA

Arroak aienatu eta beren bakaulkietatik indartsuak beeratu ditu.

(Luc. 1,51-52).

TERNATE'TIK etorrita, Malaka'n zegon gure Deuna.

Atxin'eko Maomatarr itxas-lapurrak, Malaka erriaren etsai gogorrak, gabeko ilunpean erri pollit ura arrtu nai izan zuten; baña Malaka'ko zaitzailleei eskerrak, larri ta ariñ andik iges egin ber izan zuten.

Itxas-lapur aiei zigorraldi aundi bat eman nai zieten danak, bano batez ere Xabier'ek; orregatik itxasontzi batzuek gertu ta gero, itxasora irrten ziran, etsaiakin an gogorr ekiteko.

Etzioten Xabier`i utzi itxasora joaten, eta ala Malaka'n gelditu zan.

Danak uste zuten, egun batzuek igaro ta gero bereala garailari ta aintzaz (gloriaz) beteta etxeratuko zirala; baño irrten ziranetik seigarren astea bukatzera zijoan, eta berri bat bakarrik ore oraindik artu etzalako erri guztia bildurrturik, Xabier'en aurka asarratzen asi zan.

Igande hatean, itzaldia egiten zegola, ixiltzen da; ta bere esku ta begiak donokiruntz (zerurontz) jasota bere itzaldiari jarraitzen dio osanaz: Zuen artean arrkitzen dira bai beren senarrak illak diralako ustez, sorrginkeriak egiten dituzten emakume batzuek.

Kristau txarrak! Zergatik Jaungoikoaren eskuetan ez dezute zuen uste guztia ipintzen? Eskerrak Jaungoikoari! oraintxe bere etsaiak menperatu dituzte eta au egia dala azkar jakingo dezute.

Aditzalle guztiak arrituta gelditu ziran, iñor oraindik itzuli baño len Xabier'ek berri ura zekielako.

Ba zekien bai eta danak azkar jakin zuten, portugaltarren itxasontziak agerrtzen asi ziranean, eta kaira, maometarrai arrapatuko ondasun azkoz aberasturik, eldu ziranean.

Xabier'ek esandako egun, ordu ta garai artan bertan, portugaldarr ospetsuak beren etsaiak menperatu zituztela aguro jakin zuten danak; eta Xabier'ek ori gertatzen ari zanean, ikuspen arrigarri batez ezagutu zula.